|
![]() |
|
||
|
Patxo Telleria Euskal aktoreen eredugarri, EGBko lehenengo mailan arbolarena egin zuen kurtso bukaerako antzezlanean. EGBko bigarren mailan arbolarena egin zuen kurtso bukaerako ikuskizunean. EGBko hirugarren mailan arbolarena egin zuen kurtso bukaerako ikuskizunean. EGBko laugarren mailan arbolarena egin zuen kurtso bukaerako ikuskizunean. EGBko bostgarren mailan ez zen arbolik egon kurtso bukaerako ikusizunean, eta horrela bukatu zituen bere ikasketak.
Bere antzezpenei esker, 1991.ean, Adolfo Marsillach-ek dirusari bat eskeini zuen hil ala bizirik harrapatuko zuenari. Geroztik Bilboko parkean bizi da, "magnolioz" kamuflaturik.
|
|
Mikel Martinez 1982.ean Pinocho-ren papera egin zuen Maria Gerrero antzokian, Gepetoren atsekaberako. 1983.ean Cirano de Bergerac antzeztu zuen Amparo Rivellesekin, eta Amparo Rivelles bizirik irten zen hortik. 1985.tik 1989.ra Teatro Realean egon zen, arropazaindegian, sudur makoan abriguak eskegiten, erabateko arrakastarekin, hala kritika nola publikoarena. 1992.-ean Egiptoko gobernuak "Esfinge"-aren sudurra lapurtu izana leporatu zion. "Karbono 14" frogak bere errugabetasuna erakutsi zuen. Artistikoki telebistan jo zuen
gailurra "Kleenex"-en anuntzio ospetsuarekin.
|
|