![]() |
LEZIO
BERRI BAT
OSTRUKARI BURUZ bernardo atxaga |
||||||
|
![]() |
Bideoa Egilea: Bernardo Atxaga Aktoreak:
Mikel Martinez Eskenaratzea
eta zuzendaritza: Ikus-entzunekoa:
Argiztapena: Jon Mesperuza Jantziak: Nati Ortiz de Zarate Produkzioa:
Banaketa:
|
|||||
Eskenaratzea: Aktore multiformeak lienzo magiko batekin "LEZIO BERRI BAT OSTRUKARI BURUZ" narrazioa ikuskizun bihurtzea bururatu zitzaigun, eta hitzari soinua eta irudia erantsi genizkion. Batzuetan narrazioa azpimarratzeko; bestetan ikuspuntu ironikoa gehitzeko... eta inoiz ere hitzen izkutuko aldea erakusteko, gure subkonszienteak edo metakonszienteak sortutako metafora bisualak sortuz. Berbaren poesiarako balio duen des-tokitze eta des-errotzea, irudien poesiarako ere balio duelako. Izan ere, "LEZIO BERRI BAT OSTRUKARI BURUZ" narrazio poetikoa da, eta poesi-lurrinez busti zaigu jokoa: antzezpena, audidobisualak, eskenografia, jantziak, argia... dena kutsatu zaigu testuak azaleratzen duen poetikotasun xumeaz.
|
|||||||
Ez
dugu guk testua eskenaratu, narrazioak berak eroan gaitu noraezean,
bridarik eta estriborik gabe, berak nahi zuen tokira. |
![]() |
||||||